Garazi Burgoak zerbitzu ugari eskaintzen ditu; besteak beste, barne-diseinua, interiorismo-proiektuak, obrak eta neurrira egindako altzarien instalazioa, eremuen ekipamendua, eta etxebizitzak saldu edo alokatu nahi izanez gero haien balioa handitzeko aholkularitza.
Garazi Burgoa Studioren helburua da pertsonei eremu propio bat sortzen laguntzea, haien behar, balio eta ideietan oinarrituta, ingurune horrek zentzua izan dezan bertan bizi direnentzat. Horrek esan nahi du Garazi Burgoak diseinatzen dituen eremu berriek pertsona izango dutela ardatz.
Estudioan, eremuak diseinatzean, pertsonak eta haien behar eta nahiak dira nagusi. Lanerako, oso talde gaitua dugu; baliabide bikainak eskaintzen dituzte beti, eta beren zerbitzuen kalitateagatik eta bezeroekiko konpromisoagatik nabarmentzen dira.
Hona hemen Garazi Burgoaren lanaren balio nagusiak:
- Pertsona da alderdi preziatuena.
- Zintzotasuna.
- Pertsonalizazioa.
- Etengabeko hobekuntza.
- Etengabeko prestakuntza.
- Talde-lana.
- Errespetu- eta konfiantza-giroa.
- Ekintzaren eta kalitatezko diseinuen arteko koherentzia.
- Adostutako epeak betetzea.
- Garbitasuna eta segurtasuna.